2014/12/17

GABONAK

ondopasa
gabonak

urteberrion

GABONETAKO KANTAK

Abenduaren 22an, kalez-kale irtengo gara kantatzera eta baita HH-ra ere. Baserritarrez jantzita joango gara, eta gero txistorra jango dugu.
Eroskira ere joango gara eta ondoren eskolara etorriko gara. 13:00etan etxera joango gara Gabonak gozatzera.

JOSTAILUEN AZOKA

Gure eskolan, jostailuen azoka egin da.
Ume batzuek erabiltzen ez zituzten eta ongi zeuden jostailuak ekarri zituzten eskolara.
Gero, guraso eta ume boluntario batzuk sailkatu eta behar zituen zeloak jarri zizkioten kaxei.
Eta prezio on bat jarri ondoren, eskolako azokan jarri genituen umeek eros zitzaten.
Irabazi genuen diruarekin Mozanbikeko umeei lagunduko diegu.

EUSKARAREN EGUNA IRRATSAIO BEREZIA

Guk euskararen egunean,abenduaren 3an, irratsaio
berezi bat emititu genuen. Euskara batuaren 50.urte
urrena zenez,ziklo bakoitzarentzat lehiaketa
ezberdinak antolatu ziren. 3. ziklokoentzat kanta
ezberdinetan,euskara batuan ez zeuden hitzen
lehiaketa egon zen.
5.mailakoek bereziki, Anjel Lertxundi idazlea elkarrizketatu genuen.
Aurreko urtean bezala irrintzi lehiaketak izugarrizko
arrakasta izan zuen. Gure mailan Beñatek irabazi
zuen.

2014/11/11

URTETA, BERTAN BEHERA UTZI BEHAR

Joan zen astean, Urteta zabortegira joateko asmoa geneukan. Baina zori txarrez, oso eguraldi txarra egiten zuenez eta jakinda bide txarra,kamioi asko eta bertan aterperik ez zegoela, bertan bera utzi behar izan genuen eta eskolan gelditu ginen.
Enekok pouer point baten bidez azalpenak eman zizkigun eta horrela ikasi genuen :zabortegiak nola funtsionatzen duen, nola birziklatu, zer den garbigunea,zaborrak zenbat denbora behar duen naturak desagertzeko...
Arratsaldean gauzen trukea egin genuen berrerabilpena ikasteko,eta ondoren frontoian jolas batzuk egin genituen ohitura onak ikasteko.


2014/10/23

ERAKUSKETA MIKOLOGIKOA

Perretxikoetara joan eta gero, arratsaldean, erakusketa egin genuen pasiloan.
Perretxiko batzuk jangarriak ziren eta besteak hilgarriak.
Fitxa txiki batzuk jarri genituen zer motakoak ziren jakiteko, hilgarriak ala jangarriak ziren, zer klasekoak eta zein familikoak ziren...


.....

2014/10/21

PERRETXIKOETARA


Urdanetara joan ginen perretxiko bila. Ingurunen, perretxikoen gaiaa egin ikasi dugulako. Taldeka otar bana hartuta perretxikoak bilatzen hasi ginen. Eskularruekin ibili ginen,ez kutxatzeko batzuk toxikoak direlako. Perretxiko asko bilatu genituen eta hoiekin arratsaldean erakusketa egin genuen.
........

2014/09/29

AGURRA

Gu Zarauzko Orokieta Herri Eskolakoak gara.
5.mailan gaude, D gelan.  11 neska eta 14 mutil gara eta gure tutorea  Asun Muro da.

Hau gure lehenengo blog-a da eta gelan zein kanpoan egiten ditugun gauzak hemen kontatuko ditugu.

                                                             AGUR ETA BESTE BAT ARTE !!!