2015/05/27

ZARAUTZ- DONOSTIA

Inguruneko proiektoan, Euskal Herriko hiriburuen lan bat prestatzen ari gara.
Hiriburuak banatu genituen eta guri Donostia tokatu zitzaigun .
Erraza ematen du. ezta? Baina ez,  ez da ematen duen bezain erraza: lo egiteko lekua, prezioak, irteerak... kalkulatu behar direlako. 
Bidaiak ekainaren 11 eta 12an izango lirateke. 
Baina kontuz!, ez dira benetakoak. 


                                                 

Zarautz-Bilbo

Ingurunen Euskal Herria ikasten ari gara hiruhileko honetan.
Talde bakoitzari hiriburu batera bidaia antolatzea egokitu zaio.
Guri Bilbora bidaia antolatzea tokatu zaigu. Honako gauza batzuk aurkitu beharko ditugu: alberge bat, zer bisitatu, non
bazkaldu ...

     

ZARAUTZ-IRUÑEA


Guri Zarautz-Iruñea lantzea tokatu zaigu Ingurunen. Ekainaren 11-12an izango da guk antolatu behar dugun bidai birtuala.
Horretarako mapetan, interneten... asko ikusi beharko dugu: ze autobus hartu, ordutegiak, nondik joan, non egin lo,non bazkaldu, zer egin,...
Lan interesgarria iruditu zaigu,  ea zuei!!!

 








Baiona

Kaixo:

Gu Baionara joango gara, hango euskal museoa ikusteko eta paseoak emateko,
Baionatik seguraski turismo gunea joango gara. Gero Santa Marina katedralara ikusiko dugu eta ere paseatzera joango gara.

Lo egiteko alberge batera joango gara, eta ez aspertzeko beste museo batera  "Bonnet museoa " izenekoa bisitatuko dugu.

 

2015/05/20

ESTATU BATUETAKO BARBAKOA


 
Hello everybody

bai menu goxoa

jardinean prestatu

txikitin parian baina

dugu barbakoa.


                                                              

Bigarrengo platera

saltxitxak txipekin

ta bukatutakoan

txikitin parian baina

postrea elkarrekin. 


DOINUA:

2015/05/13

MEXIKO JANARI TIPIKOA

Astelehenean bertso emanaldia eduki genuen. Gure gelako gaia herrialdeak eta hango janaria izan zen.
Sarrerako kopla hau izan zen:

HEMENGO HAURRAK GARA 
SUKALDARI FINAK
HAUEK DIRA MUNDUKO
TXIKITIN PARIAN BAINA
PLATER EZBERDINAK

Gure taldeari Mexikoko janariari buruz hitzegitea egokitu zitzaion. Kolpla hauek kantatu genituen:

GUK PRESTATZEN DITUGU
HOGEITA HAMAR TAKO
NAHI DITUZUE ZUEK 
TXIKITIN PARIAN BAINA              
DENAK GURETZAKO

HEMENGO JANARIA
GUAKAMOLE NATXO
HORI JANDA GABILTZA
TXIKITIN PARIAN BAINA

FRANTZIAKO SUKALDARITZA

Kaixo,gure gaia Frantziako sukaldaritza izan zen, eta hauek izan ziren gure koplak:
      
GOSALTZEKO DAUKAGU 
KRUASAN GOXOA
TA HONI LAGUNTZEKO
TXIKITIN PARIAN BAINA
MARKAKO ARDOA

HORI DA HUMOREA 
GURE ETXEKOA 
TXANPAINA ZABALTZEKO
TXIKITIN PARIAN BAINA
DAUKAGUN GOGOA

DOINUA ENTZUTEKO

 

ZELANDA BERRIAKO JANARIA

Gure taldeari Zelanda Berria herrialdea egokitu zitzaigun eta gure koplak hauek izan ziren:


Zelanda Berrikoa
dugu errugbya
energiak hartzeko
txikitin parian baina
jaten da kiwia


Bitamina pilo bat 
handik ekarriak
gehiegi janez gero
txikitin parian baina 
ze kakalarria!!! 
DOINUA ENTZUTEKO
 

KUBA


Gu,  Bertso emanaldian, Munduko herrialden janaria  gaia hartuta, Kuba herrialdea aukeratu genuen.  
Hauek dira hasierako bertsoak, bukaerakoak eta Kubari buruzkoak:


Hemengo haurrak gara
sukaldari  finak
hauek dira munduko
txikitin parian baina
plater ezberdinak


Kuban bizi garenok
badaukagu poza,
ez bazara herrikoa,
txikitin parian baina
ez duzu arroza
Goiz-goizetik hasita
badaukagu rona,
berriz harrapatuko
txikitin parian baina
dugu atxur ona

Nazioarteko menua
duzue dastatu
ez  daukagu izarrik
txikitin parian baina
zuek oparitu!!!!!!!




DOINUA