2015/03/25

OPORRAK ! ! !

Martxoak 27an oporrak hartzen ditugu,  eta 2 asteetan ez da berririk egongo blog honetan.
Zuek ondo pasatzea espero dugu eta gu ere saiatuko gara.

Ondo pasa oporrak!!!


IRRATSAIOAK

Kaixo guk irratsaioan parte hartzen dugu.
Irratsaioa gelan prestatzen dugu eta ondoren, gela berezi batetik emititzen dugu. Gero Zarautzen daudenek ahal dute irratsioa etxetik entzun.

Sartu 93.0n eta entzungo gaituzue, baina ez pentsa egunero guk irratsaioa egiten dugunik. Hilabetean behin hartzen dugu ardura hori. Beste egunetan eskolako mailak guztietako gelakoek egiten dute.

Erne egon, datorren saioa oporren ondoren...!!! 

 


AZTERKETAK


Aste hauetan, azterketa pilo bat eduki ditugu:

 -2015eko martxoaren 5ean gaztelaniako kontrola eduki genuen.
-Asteartean matematikakoa 
-Ostegunean euskarakoa.
-Asteazkenean ingurunekoa egin dugu.

 Azkenengo astea lasaiagoa izango da! Merezi dugu eta!

AURTENGO BIDE HEZIKETA

Aurten, urtero bezala bide heziketako udaltzainak etorri dira, Unai eta Igor etortzen dira Orokietara.
Lehenengo jokoak egiten dira gauz garrantzitzu batzuk erakustera eta bigarren astean, berriz frontoira jaisten da, eta hor motorretan ibiltzen da 1.2.3.eta4.mailan.
5. eta 6.mailan berriz bizikletan ibiltzen da.
 


IRRATSAIOA

Kaixo guk irratsaioan parte hartzen dugu.
Irratsaio gelan egiten dugu baina gero Zarautzen daudenak ahal dute irratsioa entzun. Sartu 93.0 baina ez pentza egunero guk irratsaioa egiten dugunik.

2015/03/18

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA

Egun hauetan 4. mailako ikasleak ebaluazoi diagnostikoarengaitik gure geletara etorri dira, ordenagailuak behar zituztelako.Gu 4.mailara joan gara lanak egitera.
 




2015/03/04

IKASLE LAGUNTZAILEAK



Ikasle laguntzaileak ditugu Orokietan, LH 3. ziklokoak.
5. mailako batzuk LH 4. mailara joaten dira eta beste batzuk HH-ra.
4. mailara joaten direnak matematikan laguntzen dute.
HH-koei berriz margotzen laguntzen diete.
6. mailakoak 4. mailara joaten dira baina irakurtzen laguntzera.


LH1 INAUTERIAK: CABARET



INAUTERIAK 1 ZIKLOA
Lehenengo ziklokoek "Cabaret" dantzatu zuten frontoian. Oso dantza interesgarria izan zen, polita ere bai.Oso ondo egin zuten dantza. 
Deigarria izan zen ere mutilek txapelak gora bota zituztenean eta neskak lumekin dantzan ibili zirenean.