2015/02/25

INAUTERIAK HH2-HH3: MARY POPPINS

HH2 eta 3 urteko
ikasleak "MARY POPPINS" 
pelikula musikalaren abestiak dantzatu dituzte.


Hau da bideoa. Disfrutatu ezazue!!!


GREASE LH 3. ZIKLOA


 
Aurten LH 3. ziklokook GREASEz joan gara mozorrotuta. 

Hasteko, dantza egin genuen eta gero pixka bat ligatu.

Han luzitu ginen gure txupekin, gonekin eta kotxearekin.
 

IÑAUTERIAK 2. ZIKLOKOA

2. Ziklokoak inauterietan, Mama Mia musikalaz mozorrotu ziren.
Oso ongi dantzatu zuten eta gainera beraiek egin zituzten jantziak.

Jendeak oso ondo pasatu zuen 2. ziklokoak ikusten eta txalo zaparrada bat lortu zuten.
ZORIONAK 2. ZIKLOKOEI!!!!!!

Bideo honetan ikus dezakezue beraien dantza!





HH4 ETA HH5 INAUTERIAK

Urte honetan, HH 4 eta HH 5 urtekoek, "Edurnezuri" musikalaren iguruan aritu dira lanean.
Ume guztiak 7 ipotxetaz mozorrotu dira, eta irakasleak amaordea, Edurnezuri, printzea... aukeratu dituzte.

Hemen jarri dugun bideoa, beraiek egin zuten dantzarena da.



 

2015/02/11

OROKIETA HERRI ESKOLAKO MATRIKULAZIOA

OROKIETA HERRI ESKOLARAKO MATRIKULAZIOA

 2015-2016 ikasturtearen matrikulazioa otsailaren 2tik 13ra da matrikulazioa. 


GURE ESKOLAN EGITEN DITUGUN KIROLAK

Gure eskolan, hainbat kirol praktikatzen ditugu: futbola, eskubaloia, saskibaloia eta  eskupilota.

Kurtso hasieran, eskolatik polikiroldegira joaten gara, 4.mailara arte, igeriketa praktikatzera. 

Ekintza honek, gutxi gorabehera, bi hilabete irauten du.

Eskolaz kanpo, atletismoa eta rugbyan ere jolasten gara.


SANTA AGEDA BEZPERA, 1,2, 3... IIEEUUUPP!!!

Santa Agedaren bezperan, baserritarrez jantzita eta makila eskuetan, eskola txikira joan ginen ,Santa Agedaren koplak kantatzera.
Kantatzen ari ginen bitartean, geure gurasoek argazkiak atera zizkiguten eta eskola txikian abestu eta gero, herritik zehar koplak kantatzera joateko asmoa geneukan,baina elurra hasi zuenez,Eskolara itzuli ginen.
Hauek izan ziren guk, gelakoek, kantatu genituen koplak

Arratsaldeon zuek guztioi
ez zimurtu arren kopeta
beste gauzarik ez dugu ezkatzen
bakarrik zuen arreta.

Askorik gabe etorri gara
makila hauxe ez beste,
diru eskean orain ez gatoz
txaloak nahi genituzke. 
 
 

FOTOS NARRADAS 3

Gu 5.D ko gelakideak gara.

Fotos narradas 3 aplikazioari esker argazkiekin bideoak ari gara egiten. 

Espero dugu gustatzea, agur!!!
Adibidez: