2015/02/11

SANTA AGEDA BEZPERA, 1,2, 3... IIEEUUUPP!!!

Santa Agedaren bezperan, baserritarrez jantzita eta makila eskuetan, eskola txikira joan ginen ,Santa Agedaren koplak kantatzera.
Kantatzen ari ginen bitartean, geure gurasoek argazkiak atera zizkiguten eta eskola txikian abestu eta gero, herritik zehar koplak kantatzera joateko asmoa geneukan,baina elurra hasi zuenez,Eskolara itzuli ginen.
Hauek izan ziren guk, gelakoek, kantatu genituen koplak

Arratsaldeon zuek guztioi
ez zimurtu arren kopeta
beste gauzarik ez dugu ezkatzen
bakarrik zuen arreta.

Askorik gabe etorri gara
makila hauxe ez beste,
diru eskean orain ez gatoz
txaloak nahi genituzke. 
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina