2014/11/11

URTETA, BERTAN BEHERA UTZI BEHAR

Joan zen astean, Urteta zabortegira joateko asmoa geneukan. Baina zori txarrez, oso eguraldi txarra egiten zuenez eta jakinda bide txarra,kamioi asko eta bertan aterperik ez zegoela, bertan bera utzi behar izan genuen eta eskolan gelditu ginen.
Enekok pouer point baten bidez azalpenak eman zizkigun eta horrela ikasi genuen :zabortegiak nola funtsionatzen duen, nola birziklatu, zer den garbigunea,zaborrak zenbat denbora behar duen naturak desagertzeko...
Arratsaldean gauzen trukea egin genuen berrerabilpena ikasteko,eta ondoren frontoian jolas batzuk egin genituen ohitura onak ikasteko.