2015/04/29

GAZTEIZ



Hiruhleko honetan ingurunen talde bakoitzak  bidai bat antolatu behar du Euskal Herriko hiriburu batera.
Guri Gasteiz tokatu zaigu. Lan batzuk eginnbeharko ditugu: zenbat ordaindu behar dugun bazkaria,autobusa,gosaria... Non egin lo, zein garraiobide aukeratu eta ordutegiak...
Ekainaren 11n  joango beharko ginake  eta 12 an itzuli.

2015/04/22

PAPER GEHIEGI ERABILTZEN DUGU

Azken hilabetetan  paper gehiegi erabiltzen dugu komunean: papera metroka hartu eta... zentimetroak bakarrik erabili,  hartu eta erabili gabe... bota.
Gelan  komentatu genuen eta adostasn batera iritsi  ginen: paper gutxiago gastatu behar genuen!.

GURASOEKIN PATINATZEN



Apirilaren 18an,Balurdin Elkarteak “Gurasoekin patinatzen” ekintza antolatu zuten.
Nahi zuen jendea apuntatu zen eta patinatzera joan ginen.

Jolas askotan hartu genuen parte:
jokey-an,erratzaren jolasan,zapi jolasetan...

Ondoren txokolatea jan genuen eta festari bukaera eman genion.


Ze goxoa zegoen !!!

7. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA

LH5eta LH6. mailakoak Joseba Beramendi ``Exprai´´k egindako ilustrazio honekin ipuin bat idatzi behar izan dugu euskaraz.

Boluntarioa zenez, gure gelako bik bakarrik hartu dute parte: 

Uxue Ostolazak eta Beñat Arrilagak.

Espero dugu irabaztea!
Bejondiezaiela!



LIBURU ASTEA

Aste honetan liburuaren astea ospatuko dugu. Gure gelara musika jotzera eta ipuinak kontatzera etorriko dira, baita gure gelako batzuen familiakoak ere.
Liburuaren astea ospatzen da Miguel de Cervantes eta William Shakespeare-ren ohore egiteko.
Apirilak 23an "Liburu Eguna" ospatzen da.

PATRUILA BERDEA

Azken bolada honetan jolas-garaia amaitutakoan, frontoia oso zikin geratzen dela konturatu gara, batez ere euria egiten duenean, maila guztiak elkartzen garelako.
Hori dela eta, bilera mistoan PATRUILA BERDEA sortzea erabaki zen.
Astelehenero, 5.mailako ikasle guztiei frontoian jolastea tokatzen zaigu.
Txirrinak jotakoan 5. mailakoak gradetan elkartzen gara, eta, lerro luze batean jartzen gara. Ondoren aurkitzen ditugun zikinkeri guztiak jasotzen ditugu eta zakarrontzietara botatzen ditugu.
Egunero horixe bera egiten du maila ezberdin batek.
Ea horrela lortzen dugun frontoia txukun eta garbi mantentzea!!!