2015/04/22

PATRUILA BERDEA

Azken bolada honetan jolas-garaia amaitutakoan, frontoia oso zikin geratzen dela konturatu gara, batez ere euria egiten duenean, maila guztiak elkartzen garelako.
Hori dela eta, bilera mistoan PATRUILA BERDEA sortzea erabaki zen.
Astelehenero, 5.mailako ikasle guztiei frontoian jolastea tokatzen zaigu.
Txirrinak jotakoan 5. mailakoak gradetan elkartzen gara, eta, lerro luze batean jartzen gara. Ondoren aurkitzen ditugun zikinkeri guztiak jasotzen ditugu eta zakarrontzietara botatzen ditugu.
Egunero horixe bera egiten du maila ezberdin batek.
Ea horrela lortzen dugun frontoia txukun eta garbi mantentzea!!!



2 iruzkin: