2015/06/10

BLOGA, AGUR !

Gauza asko ipini dugu blog honetan, baina ikasturtea amaitzear dago eta beraekin batera gure blog hau ere.
Oporrak laister hartuko ditugu, beraz, udaran zehar deskantsatzen gauden bitartean, bloga itxita egongo da.
Dena den... itzuliko gara !

OPORRAK ONDO PASA ! ! !

GERO ARTE !






2015/06/03

GASTEIZERA GOAZ, BENE BENETAN!!!

Bihar ekainak 4, osteguna, Gasteizera goaz egun pasa 5. maila osoa.
Eskolan goizeko 08:45-ean elkartuko gara autobusa hartzeko eta  arratsaldeko 16:30-erako itzuliko gara.
Egitaraua:  
Artium museoa ikusiko dugu eta bertan ordu eta erdiko tailer batean hartuko dugu parte.
Gasteizko erdigunetik paseo bat emango dugu.
Elkarrekin bazkalduko dugu parke eder batean.
Azkenik eguerdiko 15:00 aldean autobusa hartu eta Zarautzera abiatuko gara.





                                                ONDO PASATZEA ESPERO DUGU!!!


ESKOLAKO FESTA EGITARAUA

  09:00 10:30: ESKU PILOTA FINALA. VI. PEPE MEMORIALA
10:00 11:30 XAKE
10:30 11:30 DANTZA
11:00 13:00 PUZGARRIAK
10:00 13:00 TAILLERAK
10:30 12:30 TXIKIENENTZAT HH2 LH2
TXIPISTRIN TALDEAREKIN JOLASAK

APAR FESTA ITXASMENDIN
12:00 12:15 HH3, HH4 ETA HH5
12:15 12:30 LH1 ETA LH2
12:30 12:45 LH3 ETA LH4
12:45 13:00 LH5 ETA LH6

14:00 BAZKARIA
15:00 18:00 PUZGARRIAK
16:00 18:30 DENENTZAT TXIPISTRIN TALDEAREKIN JOLASAK
 
ETA BAZKALDU ONDOREN DENAK DANTZARA




BOLUNTARIOEN ESKAERA

Boluntarioen eskaera
erF       
Dakizuen bezala, datorren Ekainaren 6an, 2014–2015 kurtso amaierako FESTA ETA BAZKARIA ospatuko ditugu. LH4ko familiei festa egunaren prestaketan sakonago lan egitea tokatu zaie eta BALURDIN Guraso elkarteak esker ona adierazi nahi dizuete aurten ere dinamika honetan izan zareten guztioi.
Hala ere, festaren egunean ekintza asko martxan jartzen dira eta, dena aurrera eramateko ezinbestekoa da guztien laguntza. Hauek dira egunean zeharreko betebeharrik adierazgarrienak:
8:3011:30: Goizeko muntaia
10:0013:00: Taillerak
10:00-11:30, 11:30-13:00, 13:00-14:30: Sukalde
11:3014:00: Eguerdiko muntaia
11:0013:15: Apar festa+Puzgarriak
Laguntzeko prest bazaude, eman mesedez zurekin harremanetan jartzeko datuak, eta zehaztu zeintzuk liratekeen zurelehentasunak, bai orduetan edota ekintzetan.
Mila Esker!!!

FESTAREN BAZKARIA

2014–2015 ikasturtea bukatzear dago eta BALURDIN Guraso elkarteak, kurtso bukaerako FESTA ETA
BAZKARIA antolatuko du.

Hauxe da izango dugun MENUA:
Helduak: kroketak-krepa, saiheskia parrillan eta arroz-esnea (10€)
Umeak: urdaiazpiko kroketak, makarroiak eta izozkia (6€)
Menu berezia zeliakoentzat: makarroiak eta izozkia (6€) (tiketa erostean
abisatu behar da)
Ogia, kafea eta edariak barne


TIKET SALMENTA: (500 lagunentzat mugatuta egon da)


ADI EGON!!!
TIKETAK AMAITUTA DAUDE!!!

2015/05/27

ZARAUTZ- DONOSTIA

Inguruneko proiektoan, Euskal Herriko hiriburuen lan bat prestatzen ari gara.
Hiriburuak banatu genituen eta guri Donostia tokatu zitzaigun .
Erraza ematen du. ezta? Baina ez,  ez da ematen duen bezain erraza: lo egiteko lekua, prezioak, irteerak... kalkulatu behar direlako. 
Bidaiak ekainaren 11 eta 12an izango lirateke. 
Baina kontuz!, ez dira benetakoak. 


                                                 

Zarautz-Bilbo

Ingurunen Euskal Herria ikasten ari gara hiruhileko honetan.
Talde bakoitzari hiriburu batera bidaia antolatzea egokitu zaio.
Guri Bilbora bidaia antolatzea tokatu zaigu. Honako gauza batzuk aurkitu beharko ditugu: alberge bat, zer bisitatu, non
bazkaldu ...

     

ZARAUTZ-IRUÑEA


Guri Zarautz-Iruñea lantzea tokatu zaigu Ingurunen. Ekainaren 11-12an izango da guk antolatu behar dugun bidai birtuala.
Horretarako mapetan, interneten... asko ikusi beharko dugu: ze autobus hartu, ordutegiak, nondik joan, non egin lo,non bazkaldu, zer egin,...
Lan interesgarria iruditu zaigu,  ea zuei!!!

 








Baiona

Kaixo:

Gu Baionara joango gara, hango euskal museoa ikusteko eta paseoak emateko,
Baionatik seguraski turismo gunea joango gara. Gero Santa Marina katedralara ikusiko dugu eta ere paseatzera joango gara.

Lo egiteko alberge batera joango gara, eta ez aspertzeko beste museo batera  "Bonnet museoa " izenekoa bisitatuko dugu.

 

2015/05/20

ESTATU BATUETAKO BARBAKOA


 
Hello everybody

bai menu goxoa

jardinean prestatu

txikitin parian baina

dugu barbakoa.


                                                              

Bigarrengo platera

saltxitxak txipekin

ta bukatutakoan

txikitin parian baina

postrea elkarrekin. 


DOINUA:

2015/05/13

MEXIKO JANARI TIPIKOA

Astelehenean bertso emanaldia eduki genuen. Gure gelako gaia herrialdeak eta hango janaria izan zen.
Sarrerako kopla hau izan zen:

HEMENGO HAURRAK GARA 
SUKALDARI FINAK
HAUEK DIRA MUNDUKO
TXIKITIN PARIAN BAINA
PLATER EZBERDINAK

Gure taldeari Mexikoko janariari buruz hitzegitea egokitu zitzaion. Kolpla hauek kantatu genituen:

GUK PRESTATZEN DITUGU
HOGEITA HAMAR TAKO
NAHI DITUZUE ZUEK 
TXIKITIN PARIAN BAINA              
DENAK GURETZAKO

HEMENGO JANARIA
GUAKAMOLE NATXO
HORI JANDA GABILTZA
TXIKITIN PARIAN BAINA

FRANTZIAKO SUKALDARITZA

Kaixo,gure gaia Frantziako sukaldaritza izan zen, eta hauek izan ziren gure koplak:
      
GOSALTZEKO DAUKAGU 
KRUASAN GOXOA
TA HONI LAGUNTZEKO
TXIKITIN PARIAN BAINA
MARKAKO ARDOA

HORI DA HUMOREA 
GURE ETXEKOA 
TXANPAINA ZABALTZEKO
TXIKITIN PARIAN BAINA
DAUKAGUN GOGOA

DOINUA ENTZUTEKO

 

ZELANDA BERRIAKO JANARIA

Gure taldeari Zelanda Berria herrialdea egokitu zitzaigun eta gure koplak hauek izan ziren:


Zelanda Berrikoa
dugu errugbya
energiak hartzeko
txikitin parian baina
jaten da kiwia


Bitamina pilo bat 
handik ekarriak
gehiegi janez gero
txikitin parian baina 
ze kakalarria!!! 
DOINUA ENTZUTEKO
 

KUBA


Gu,  Bertso emanaldian, Munduko herrialden janaria  gaia hartuta, Kuba herrialdea aukeratu genuen.  
Hauek dira hasierako bertsoak, bukaerakoak eta Kubari buruzkoak:


Hemengo haurrak gara
sukaldari  finak
hauek dira munduko
txikitin parian baina
plater ezberdinak


Kuban bizi garenok
badaukagu poza,
ez bazara herrikoa,
txikitin parian baina
ez duzu arroza
Goiz-goizetik hasita
badaukagu rona,
berriz harrapatuko
txikitin parian baina
dugu atxur ona

Nazioarteko menua
duzue dastatu
ez  daukagu izarrik
txikitin parian baina
zuek oparitu!!!!!!!




DOINUA

2015/04/29

GAZTEIZ



Hiruhleko honetan ingurunen talde bakoitzak  bidai bat antolatu behar du Euskal Herriko hiriburu batera.
Guri Gasteiz tokatu zaigu. Lan batzuk eginnbeharko ditugu: zenbat ordaindu behar dugun bazkaria,autobusa,gosaria... Non egin lo, zein garraiobide aukeratu eta ordutegiak...
Ekainaren 11n  joango beharko ginake  eta 12 an itzuli.

2015/04/22

PAPER GEHIEGI ERABILTZEN DUGU

Azken hilabetetan  paper gehiegi erabiltzen dugu komunean: papera metroka hartu eta... zentimetroak bakarrik erabili,  hartu eta erabili gabe... bota.
Gelan  komentatu genuen eta adostasn batera iritsi  ginen: paper gutxiago gastatu behar genuen!.

GURASOEKIN PATINATZEN



Apirilaren 18an,Balurdin Elkarteak “Gurasoekin patinatzen” ekintza antolatu zuten.
Nahi zuen jendea apuntatu zen eta patinatzera joan ginen.

Jolas askotan hartu genuen parte:
jokey-an,erratzaren jolasan,zapi jolasetan...

Ondoren txokolatea jan genuen eta festari bukaera eman genion.


Ze goxoa zegoen !!!

7. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA

LH5eta LH6. mailakoak Joseba Beramendi ``Exprai´´k egindako ilustrazio honekin ipuin bat idatzi behar izan dugu euskaraz.

Boluntarioa zenez, gure gelako bik bakarrik hartu dute parte: 

Uxue Ostolazak eta Beñat Arrilagak.

Espero dugu irabaztea!
Bejondiezaiela!



LIBURU ASTEA

Aste honetan liburuaren astea ospatuko dugu. Gure gelara musika jotzera eta ipuinak kontatzera etorriko dira, baita gure gelako batzuen familiakoak ere.
Liburuaren astea ospatzen da Miguel de Cervantes eta William Shakespeare-ren ohore egiteko.
Apirilak 23an "Liburu Eguna" ospatzen da.

PATRUILA BERDEA

Azken bolada honetan jolas-garaia amaitutakoan, frontoia oso zikin geratzen dela konturatu gara, batez ere euria egiten duenean, maila guztiak elkartzen garelako.
Hori dela eta, bilera mistoan PATRUILA BERDEA sortzea erabaki zen.
Astelehenero, 5.mailako ikasle guztiei frontoian jolastea tokatzen zaigu.
Txirrinak jotakoan 5. mailakoak gradetan elkartzen gara, eta, lerro luze batean jartzen gara. Ondoren aurkitzen ditugun zikinkeri guztiak jasotzen ditugu eta zakarrontzietara botatzen ditugu.
Egunero horixe bera egiten du maila ezberdin batek.
Ea horrela lortzen dugun frontoia txukun eta garbi mantentzea!!!



2015/03/25

OPORRAK ! ! !

Martxoak 27an oporrak hartzen ditugu,  eta 2 asteetan ez da berririk egongo blog honetan.
Zuek ondo pasatzea espero dugu eta gu ere saiatuko gara.

Ondo pasa oporrak!!!


IRRATSAIOAK

Kaixo guk irratsaioan parte hartzen dugu.
Irratsaioa gelan prestatzen dugu eta ondoren, gela berezi batetik emititzen dugu. Gero Zarautzen daudenek ahal dute irratsioa etxetik entzun.

Sartu 93.0n eta entzungo gaituzue, baina ez pentsa egunero guk irratsaioa egiten dugunik. Hilabetean behin hartzen dugu ardura hori. Beste egunetan eskolako mailak guztietako gelakoek egiten dute.

Erne egon, datorren saioa oporren ondoren...!!! 

 


AZTERKETAK


Aste hauetan, azterketa pilo bat eduki ditugu:

 -2015eko martxoaren 5ean gaztelaniako kontrola eduki genuen.
-Asteartean matematikakoa 
-Ostegunean euskarakoa.
-Asteazkenean ingurunekoa egin dugu.

 Azkenengo astea lasaiagoa izango da! Merezi dugu eta!

AURTENGO BIDE HEZIKETA

Aurten, urtero bezala bide heziketako udaltzainak etorri dira, Unai eta Igor etortzen dira Orokietara.
Lehenengo jokoak egiten dira gauz garrantzitzu batzuk erakustera eta bigarren astean, berriz frontoira jaisten da, eta hor motorretan ibiltzen da 1.2.3.eta4.mailan.
5. eta 6.mailan berriz bizikletan ibiltzen da.
 


IRRATSAIOA

Kaixo guk irratsaioan parte hartzen dugu.
Irratsaio gelan egiten dugu baina gero Zarautzen daudenak ahal dute irratsioa entzun. Sartu 93.0 baina ez pentza egunero guk irratsaioa egiten dugunik.

2015/03/18

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA

Egun hauetan 4. mailako ikasleak ebaluazoi diagnostikoarengaitik gure geletara etorri dira, ordenagailuak behar zituztelako.Gu 4.mailara joan gara lanak egitera.
 




2015/03/04

IKASLE LAGUNTZAILEAK



Ikasle laguntzaileak ditugu Orokietan, LH 3. ziklokoak.
5. mailako batzuk LH 4. mailara joaten dira eta beste batzuk HH-ra.
4. mailara joaten direnak matematikan laguntzen dute.
HH-koei berriz margotzen laguntzen diete.
6. mailakoak 4. mailara joaten dira baina irakurtzen laguntzera.


LH1 INAUTERIAK: CABARET



INAUTERIAK 1 ZIKLOA
Lehenengo ziklokoek "Cabaret" dantzatu zuten frontoian. Oso dantza interesgarria izan zen, polita ere bai.Oso ondo egin zuten dantza. 
Deigarria izan zen ere mutilek txapelak gora bota zituztenean eta neskak lumekin dantzan ibili zirenean.




2015/02/25

INAUTERIAK HH2-HH3: MARY POPPINS

HH2 eta 3 urteko
ikasleak "MARY POPPINS" 
pelikula musikalaren abestiak dantzatu dituzte.


Hau da bideoa. Disfrutatu ezazue!!!


GREASE LH 3. ZIKLOA


 
Aurten LH 3. ziklokook GREASEz joan gara mozorrotuta. 

Hasteko, dantza egin genuen eta gero pixka bat ligatu.

Han luzitu ginen gure txupekin, gonekin eta kotxearekin.
 

IÑAUTERIAK 2. ZIKLOKOA

2. Ziklokoak inauterietan, Mama Mia musikalaz mozorrotu ziren.
Oso ongi dantzatu zuten eta gainera beraiek egin zituzten jantziak.

Jendeak oso ondo pasatu zuen 2. ziklokoak ikusten eta txalo zaparrada bat lortu zuten.
ZORIONAK 2. ZIKLOKOEI!!!!!!

Bideo honetan ikus dezakezue beraien dantza!





HH4 ETA HH5 INAUTERIAK

Urte honetan, HH 4 eta HH 5 urtekoek, "Edurnezuri" musikalaren iguruan aritu dira lanean.
Ume guztiak 7 ipotxetaz mozorrotu dira, eta irakasleak amaordea, Edurnezuri, printzea... aukeratu dituzte.

Hemen jarri dugun bideoa, beraiek egin zuten dantzarena da.



 

2015/02/11

OROKIETA HERRI ESKOLAKO MATRIKULAZIOA

OROKIETA HERRI ESKOLARAKO MATRIKULAZIOA

 2015-2016 ikasturtearen matrikulazioa otsailaren 2tik 13ra da matrikulazioa.