2014/12/17

GABONAK

ondopasa
gabonak

urteberrion

GABONETAKO KANTAK

Abenduaren 22an, kalez-kale irtengo gara kantatzera eta baita HH-ra ere. Baserritarrez jantzita joango gara, eta gero txistorra jango dugu.
Eroskira ere joango gara eta ondoren eskolara etorriko gara. 13:00etan etxera joango gara Gabonak gozatzera.

JOSTAILUEN AZOKA

Gure eskolan, jostailuen azoka egin da.
Ume batzuek erabiltzen ez zituzten eta ongi zeuden jostailuak ekarri zituzten eskolara.
Gero, guraso eta ume boluntario batzuk sailkatu eta behar zituen zeloak jarri zizkioten kaxei.
Eta prezio on bat jarri ondoren, eskolako azokan jarri genituen umeek eros zitzaten.
Irabazi genuen diruarekin Mozanbikeko umeei lagunduko diegu.

EUSKARAREN EGUNA IRRATSAIO BEREZIA

Guk euskararen egunean,abenduaren 3an, irratsaio
berezi bat emititu genuen. Euskara batuaren 50.urte
urrena zenez,ziklo bakoitzarentzat lehiaketa
ezberdinak antolatu ziren. 3. ziklokoentzat kanta
ezberdinetan,euskara batuan ez zeuden hitzen
lehiaketa egon zen.
5.mailakoek bereziki, Anjel Lertxundi idazlea elkarrizketatu genuen.
Aurreko urtean bezala irrintzi lehiaketak izugarrizko
arrakasta izan zuen. Gure mailan Beñatek irabazi
zuen.